185 29 6MB
Basque Pages [591] Year 1991
~
. ,
- -- .......
~-~~
-oo..
EUSKAL GRAMATIKA. LEHEN URRATSAK-I
GRAMATIKA BATZORDEA EUSKALTZAINDIA
1991
EUSKALTZAINDIA GRAMATIKA BATZORDEA
EUSKAL GRAMATIKA LEHEN URRATSAK-I
1991
GRAMATIKA BATZORDEA Burua: Patxi Altuna Buruordea: Pello Salaburu Idazkaria: Patxi Goenaga Idazkarlordea: Marta Pilar Lasarte Kideak: Lino Akesolo Miren Azkarate Piarres Charriton Andolin Eguzkitza Jean Haritschelhar Alan King Jose Mari Larrarte Jose Antonio Mujika Beñat Oyhar~bal Karmele Rotaetxe
VII
EGLU-I Liburu honetan agertzen diren txostenen egUeak: Patxi Altuna Miren Azkarate Patxi Goenaga Alan King Pierre Lafitte Jose M. Larrarte MI Pilar Lasarte Jose Antonio Mujika Beñat Oyharc;;abal Kannele Rotaet.xe Pello Salaburu Laguntzaileak: Lino Akesolo Piarres Charriton Andolin Eguzkitza Jean Haritschelhar
Azken moldatzaileak: Patxi Altuna Pello Salaburu
VIII
Argitarapen honetaz kontu eman nahian Hitz bi zor dizkio Gramatika Batzordeak irakurleari orain eskuetan jartzen dion Euskal Gramatika. Lehen urratsak-/ honen argitarapen berri hau dela eta. Batzordearen lan egiteko eragatik, gure Gramatika hau zatika eta apurka apurka ari gara argitara ematen. Horrela jarraitzeko asmoa dugu, gainera, lehen epe hau burutu arte. Gero, lan osoa berrikusiko da eta oharrak jasoko, horrela, "lehen urrats" hauek gaindituz, argitarapen finkoago eta biribilagoa eskaintzeko ordua iritsiko delakoan noizpait. Hala ere, egun hori oraindik iritsi ez den arren, itxuragabea iruditzen zitzaigun hitz ordenari eta izen sintagmaren deklinabideari zegozkionak hiru liburuki desberdinetan -Euskal Gramatika. Lehen urratsak-I; Euskal Gramatika. Lehen urratsak-/ (Eraskina) eta Euskal Gramatika. Lehen urratsak /-Il (Gai aurkibidea)- banatua edukitzea. Horregatik, hiru liburuki horietan biltzen den mamia liburuki bakar batean bildu nahi izan dugu eta hori da, hain zuzen, orain esku artean jartzen dizugun lana. Liburuki osoa berregitura genezakeen, baina lan hori beste baterako uztea zuzenago iruditu zaigu. Horregatik, hemen ez da ezer berririk erantsi. Zenbait huts zuzentzen ahalegindu gara, hori bai, tipografía ere bateratuz. Eta, besterik gabe, "Eraskina" lehen liburukiari josi diogu, zegokion gai aurkibidea ere bere lekuan ezarriz. Liburukia erabilgarriagoa izango dela uste dugu horrela. Beraz, hemendik aurrera, eta azken buruan egin asmo dugun berregituratze hartara iritsi arte, lehen liburuki honetan perpaus bakunaren egitura eta osagaien ordena bilduko dira alde batetik, eta izen sintagmaren egitura eta deklinabidea bestetik. Baina hasieran argitaratua besterik ez da. Bigarren eta hirugarren liburukiak lehengo hartan diraute.
Gramatika Batzordea
IX
AURKIBIDEA LEHENENGO ATALA: PERPAUSAREN EGITURA'!!......-
1
1. PERPAUSA Ll. Perpausaren definizioaz L2. Perpaus rnotak 1.2.1. Lokabeak eta mendekoak 1.2.2. Jokatuak eta ez-jokatuak 1.2.3. Adierazpen, galde, aginte eta harridura perpausak 1.2.3.1. Adierazpen perpausak 1.2.3.2. Galde perpausak 1.2.3.2.1. Bai-ez erako galderak 1.2.3.2.2. Aukera galderak 1.2.3.2.3. Zati galderak 1.2.3.3. Aginte perpausak 1.2.3.4. Harridura perpausak 1.2.4. Baiezko eta ezezko perpausak
3 3 3 4 4 5 5 6 6 7 7 8 9
2. PERPAUSARENEGITURA~ 2.L Egitura orokorra 2.2. Osagarrien funtzioak 2.3. Komunztadura eta osagarrien embaketa 2.4. Osagarrien egiturak 2.5. Elementuen ordenaz 2.5.1. Ordena ez-markatua 2.5.2. Aditzaren ondorenjarritako osagarriak 2.5.3. Galdegaia 2.5.4. Mintzagaia
l1 11 12 12 14 14 15 16 16 19
3
XI
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I
BIGARREN ATALA: IZEN SINTAGMAREN EGITURA"---
.21
1.IZENA 1.1. !zena, izen sintagmaren ardatza 1.2. Izenen sailkapena 1.2.1. Izen arruntak eta izen bereziak 1.2.2. Zenbakarritasuna eta neurgarritasuna 1.2.2.1. Izen zenbakarriak eta zenbakaitzak 1.2.2.2. Izen zenbakaitz neurgarriak eta neurgaitzak 1.2.3. Izen bizidunak eta izen bizigabeak 1.2.4. Izen bakunak, eratorriak eta konposatuak 1.3. Jeneroa euskaraz
23 23 25 26 32 32 34 35 35 36
2. IZENORDAINAKe..,-2.1. Pertsona izenordainak 2.1.1. Pertsona izenordain arruntak 2.1.1.1. Ni 2.1.1.2. Hi 2.1.1.3. Zu 2.1.1.4. Gu 2.1.1.5. Zuek 2.1.1.6. Berori 2.1.2. Fonna indartuak 2.1.2.1. Izenordain indartuen erabilera 2.1.2.2. Fonna indartuen genitiboa 2.2. Izenordain zehaztugabeak 2.2.1. Galdetzaileak: nor eta zer 2.2.2. Galdetzaileetatik erakarritako izenordain mugagabeak 2.2.2.1. Norbait, zerbait 2.2.2.2. Nor edo nor eta zer edo zer 2.2.2.3. Edonor, nornahi 2.2.2.4. Ezer, inor/nehor (deus, batere) 2.2.2.5. Galdetzaile pluralak 2.2.2.6. -txo atzizkia 2.2.2.7. Norbera, nor bere 2.2.3. Beste, izenordain 2.3. Bihurkariak eta e1karkariak 2.3.1. x-en burua 2.3.2. Elkar 2.3.3. Azken ohar bat elkar-en erabileraz 2.3.4. Bata beste
.39 39 39 39 40 40 40 41 41 42 42 47 48 48 50 50 51 52 53 56 57 58 60 62 62 63 65 65
XII
. Aurkibidea
2.3.5. E/kar: singularra ala plurala? 2.3.6. Ene/neure, hire/heure 2.3.7. Azken ohar parea
2.4. lzen sintagmaren ardatz izena isil daiteke 2.5. Izenordainen eta beste zenbait sintagmaren e7.Bbaketaz 3. DETERMlNATZAILEAK"--
3.1. Mugatzaileak 3.1.1. Artikulua 3.1.2. EraIrusleak 3.1.2.1. EraIrusleen funtzioa 3.1.2.1.1. Zerbait seinalatzen dute 3.1.2.1.2. Haien lekua perpausean 3.1.2.1.3. Haien erro eta fonnak 3; 1.2.2. Esapide batzu osatzen dituzte 3.1.2.3. Erakusle indartuak
3.1.2.3.1. -xe 3.1.2.3.2. ber3.1.2.3.3. bera izen sintagmaren bukaeran 3.1.2.3.4. bera/berdin 3.1.2.3.5. bera aposizioa 3.1.2.3.6. hura eta bera 3.1.2.4. Fonna berrindartuak 3.1.2.5. ber-ez osatutako fonna batzu
3.2. Zenbatzaileak 3.2.1. Zenbatzaile zehaztuak 3.2.1.1. Zenbatzaile zehaztuen lekua 3.2.1.2. Euskal zenbatzaileak
3.2.1.3. Bat 3.2.1.3.1. Horren lekua izen sintagman 3.2.1.3.2. Izen berezietan 3.2.1.3.3. Noiz erabi1tzen da bat 3.2.1.3.4. -tzu atzizkia 3.2.1.3.5. Zenbait esakeratan ere har 3.2.1.3.6. bat edo batzu-ren deklinabidea_ 3.2.1.4. bat zenbatzailea eta a artik ulua_. .__ 3.2.1.4.1. Arau orokorra 3.2.1.4.2. bat gabeko zenbakarri batl.ll ._ 3.2.1.4.3. bat eta a-ren arteko oposizioa__ 3.2.1.4.4. bat eta anitz-en arteko oposizioa 3.2.1.4.5. bat-en beste enplegua
65
67 70 70 72 77 78 78 83 83 83 84 85 87 89
89 90 91
92 93
93 96 96 97 98 98 99 101 101 103
104 105
105 106 108 109 11 O 111 113 113 XIII
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I
3.2.1.4.6. Dudazko kasuak. 3.2.1.5. baso bat ureta antzekoak 3.2.1.6. bi 3.2.1.7. Gainerako zenbatzaileak 3.2.1.8. Balio enfatik:oa duten zenbatzaileak 3.2.1.9. Orduak 3.2.1.10. Urteak eta data 3.2.1.11. Frakzioak 3.2.1.12. Zenbatzaileen deklinabidea 3.2.1.13. Nola izenda zenbatzaileak 3.2.1.14. Komunztadura aditzarekin 3.2.1.15. Ordinalak 3.2.1.16. Multzotik: aukera egitean 3.2.1.17. Adjetibo biderkatzaileak 3.2.1.18. Kalkuluko eragiketak 3.2.1.19. Distributiboak 3.2.1.20. Aldien adieraztasuna 3.2.1.21. Esaerak 3.2.2. Zenbatzaile zehaztugabeak 3.2.2.1. batzuk 3.2.2.2. zenbait 3.2.2.3. asko 3.2.2.3.L. asko-ren balioak 3.2.2.3.1. asko-ren erabilera 3.2.2.3.3. asko-ren ordainak 3.2.2.3.4. asko mugatua 3.2.2.4. anitz 3.2.2.5. gutxi 3.2.2.6. honenbeste eta kideak 3.2.2.7. franko 3.2.2.8. Beste zenbatzaile zehaztugabeak 3.2.3. Zenbatzaile orokorrak 3.3. Nolakotzaileak
I13 115 118 119 121 122 124 126 128 129 130 132 136 136 137 137 139 140 140 141 141 142 144 144 146 146 147 147 148 149 151 152 154
4. ADJETIBOA'!o....4.1. Sarrera 4.1.1. Adjetiboaren sailkapena: izenondoak eta izenlagunak 4.1.2. Adjetiboen lekua 4.2. Izenondoak 4.2.1. Izenondoak izen sintagmaren barnean
157 157 157 158 161 161
XIV
Aurktbtdea
4.2.1.1. Izenondo bat baino gehiago agertzen denean, 4.2.1.2. Izenondo elkartuak 4.2.1.3. Izenondo koordinatuak eta adjetiboak 4.2.1.4. Partizipioa eta adjetiboa 4.2.1.5. Partizipioa eta izena 4.2.2. Izenondoa predikatu osagarri denean 4.2.2.1. Lotura aditzak 4.2.2.2. Predikatu osagarri mugatuak eta mugagabeak 4.2.2.2.1. loan, egon, bihurtu, hartu 4.2.2.2.2. Izan 4.2.2.2.3. Bestelako aditzak 4.2.2.3. Izenondoa eta aditzondoa 4.2.2.4. Huts izenondoa 4.2.2.5. Adjetiboaren osagarriak 4.2.3. Kategori aldaketak 4.2.3.1. Izen bihurtutako izenondoak 4.2.3.2. Izenondo bihurtutako izenak 4.2.4. Izenondoaren mailakatzea 4.2.4.1. Marka fonetikoak 4.2.4.2. Marka morfologikoak 4.2.4.2.1. Atzizkiak 4.2.4.2.2. Izenondoaren errepikatzea 4.2.4.3. Maila adberbioak eta zenbatzaile batzu 4.2.4.3.1. Goi maila adieraziz 4.2.4.3.2. Nahikotasuna adieraziz 4.2.4.3.3. Ezeztapenetan 4.2.4.4. Konparaketak 4.2.4.4.1. -EN atzizkia 4.2.4.4.2. -AGO atzizkia 4.2.4.4.3. -EGI atzizkia 4.2.4.4.4. Berdintasunezko konparaketa 4.2.4.5. Harridura esapideez oharño bat 4.2.4.6. Mailakatzea eta determinazioa 4.3. Izenlagunak 4.3.1. -EN atzizkia 4.3.2. -KO atzizkia 4.3.3. Zenbait arazo 4.3.4. -REN eta -KO 4.4. Aposizioa 4.4.1. Aposizio ez-murrizgarriak 4.4.2. Aposizio murrizgarriak
161 163 163 164 166 167 167 168 168 169 173 174 175 175 176 176 177 177 178 179 179 180 181 181 183 183 184 184 186 193 194 195 196 199 199 199 201 202 203 203 204
xv
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[
4.4.3. Aposizioan doazen elementuez. 4.4.4. San, santa, saíndu 4.4.5. Jaun, andere 4.4.6. Aposizioak eta kasu markak
.205 205 206 208
HIRUGARREN AT ALA; DEKLINABIDEA, ADITZONDOAK, INrERJEKZIOAK::.....-
209
1. DEKLINABIDEA 1.1. Aurkezpena 1.1.1. Oro har 1.1.1.1. Dek1inabidea zer den 1.1.1.2. Kasuak 1.1.1.3. Zenbat dek1inabide 1.1.1.4. Dek1inabidearen egitura 1.1.1.5. Hizkuntza malgukariak eta hizkuntza eranskariak 1.1.1.6. Sinkretismoa 1.1.1.7. Erabilera 1.1.2. Euskaraz 1.1.2.1. Dek1inabidea eta euskal sintagma 1.1.2.2. Kasuak euskaraz 1.1.2.3. Dek1inabide bakarra euskaraz 1.1.2.4. Euskal dek1inabidearen egitura 1.1.2.5. Euskara, hizkuntza eranskaria 1.1.2.6. Sinkretismoa 1.1.2.7. Erabilera 1.1.2.8. Absolutua eta ergatiboaren arteko oposaketa 1.2. Euskal deklinabidea - Taulak 1.3. Kasu gramatikalak 1.3.1. Absolutua h~) 1.3.1.1. Forma 1.3.1.2. Funtzioa 1.3.1.3. Erabilera 1.3.2. Ergatiboa (-k) 1.3.2.1. Forma 1.3.2.2. Funtzioa 1.3.2.3. Erabilera 1.3.3. Datiboa (-i) 1.3.3.1. Forma 1.3.3.2. Funtzioa eta erabilera 1.4. Leku-denborazko kasuak
211 211 211 211 211 212 212 213 213 213 214 214 216 218 219 220 220 221 222 223 223 223 223 223 225 226 226 227 228 230 230 231 234
XVI
Aurktbtdea
1.4.1. Sarrera'---........,..,..--.,_--.,,.....-1.4.1.1. Zer kasu 1 gizajo gertatu da. Alde honetatik, ez du zentzu handirik Andre gixaja eta antzekoetara jotzeak.
37
2. IZENORDAINAK Hitzak berak besterik adierazten duela badirudi ere -izena ez baina haren ordea edo bailira- guk izenordainak izentzat joko ditugu, nahiz eta izen berezitzat, ez baitute mugatzailerik onartzen eta horrenbestez berek bakarrik osa baitezakete izen sintagma Honako adibide hauetan ni, gu, eta edonor Andoni bezain izen direla esan daiteke: (34)
(a) Ni atzo ctorri nintzen (b) Gu bihar joango gara
(e) Edonork csan diezazuke (d) Andonik ez daki czer
2.1. Pertsona izenordainak 2.1.1. Pertsona izenordain arruntak Izenordainen multzoan garrantzi handia dute izenordain pertsonalek: ni / hi / gu / zu / zuek / berori. Azter ditzagun banaka.
2.1.1.1. Ni Lehen pertsona singularreko izenordaina da. Beti hiztunari dagokio: (35)
(a) Ni Azpcitian jaio nintzcn (b) Niri asko gUSLalZen zaizkit goxokiak (e) Hori cz da nirekin etorriko
39
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[
2.1.1.2. Hi Bigarren pertsona singularreko izenordaina da eta hiztunak bere aurrean duen entzulea izan ohi da. Hala ere, hi lagunartean bakarrik erabiltzen da: lagunen artean, anai-arreben artean (zenbait tokitan) eta abar. Zenbaitek, aldiz, forma desegokitzat, ijito hizkerakotzat dauka eta horregatík baztertua izan da. Badirudi, haatik, gaur berriro berpizten ari dela galdua zuten zenbaiten artean. Izenordain hau dela eta, ohar bat egin behar da. Hi-ren parean zu ere hor dugularik, behin hi erabiltzea erabakitzen duenak, gero hi-ren erabilerari eutsi behar dio adizjokoan, forma alokutíboak erabiliz. Alegia, ondoko biotan (a)ren ordez (b) erbiltzera behartua dago hiztuna, hi erabiltzea hautatu duen mementutik: (36)
(a) *Hiri deitu diat eta elkarrekin joango gara (b) Hiri deitu diat eta eIkarrekin joango gaituk
2.1.1.3. Zu Hau ere bigarren pertsonako izenordaina dugu. Hasiera batean plurala zen, nahiz eta gaur singular balioarekin erabili. Zu-ren behinolako pluraltasunaren aztarnak batez ere aditzean geratu zaizkigu: (37)
(a) Nik hi ikusi haut (ez haitut) (b) Nik zu ikusi zaitut (cz zaut)
Gaur hi izenordaina baztertua izan delarik, jende askorentzat bigarren pertsona singularreko izenordain bakarra zu dugu. Hi eta zu, biak erabiltzen dituztenak, berriz, bata aldi edo parada batzutarako gordetzen dute eta bestea beste batzutarako. Adibidez, aitari edo amari zu esango diote, baina lagunari edo anaiari beharbada hi. Zenbait tokitan zu-rekin ere forma alokutíboak erabiltzen dituzte, hi-rekin bezala.
2.1.1.4. Gu Lehen pertsona pluraleko izenordaina da eta pertsona batí baino gehiagori dagokio, baina pertsona horien artean hiztuna ere sartzen delarik. Hots: Gu
40
= Ni + beste zenbait pertsona
2. Izenordainak
2.1.1.5. Zuek Bigarren pertsona pluraleko izenordaina dugu. Hemen ere pertsosna bat baino gehiago aipatzen da, baina horien artean bigarren pertsona (hi edo zu) ere, hots, hiztunaren aurrean dagoen entzulea, sartzen delarik. Hots: Zuek
= hi edo zu
+ beste zenbait pertsona
Zu izenordainaren gainean eraikia da zuek. Zu-k bere plural balioa galdu zuenean, nolabait pluraldutako izenordaina behar zen eta horrela sortu zen zuek forma. (Honen ondoan zuok forma ere erabiltzen da Bizkaiko zenbait eskualdetan).
2.1.1.6. Berori Errespetuzko izenordain personala da. Gaur egunean baztertu eta ahaztux~a daukagu. Ori aldaera ere badu eta pluralean beroriek ere bai. Berez pertsonala ez da, baizik erakusleen sailekoa; ez lehen ez bigarren pertsonakoa, beraz, baizik hirugarrenekoa. Hala ere, errespetuzko forma denez, bigarren pertsonarako erabili izan da eta erabil daiteke. Hortaz, formaren aldetik hirugarren pertsona dugu (eta horrenbestez aditzak komunztaduraren aldetik hirugarren pertsonatzat hartuko du eta ez bigarrentzat), baina balio, bigarren pertsonarako balio du: (38) Jaungoikoak egun onak emon daiozala
esaten dio Peruk Maisu Juani eta aurreraxeago honelajarraitzen da: (39) Berori baisen Jaun apaindu batee oñac imini ardan-eche onetan? (Moguel,43)
Eguneroko hizkuntza arrunterako agian balio ez duen forma dugu hau, baina hizkuntz maila formalagoetan erabilkorra gerta dakiguke beharbada (instanziak eta eskabide ofizialak egiterakoan, adibidez). Errespetuzko izenordain hau ez da erabiltzen mugaz handiko euskalkietan eta Mendebalekoetan ere gero eta gutiago.
41
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I
Hortaz: PERTSONA IZENORDAINAK:
1. perts. 2. perts.
Singularra
Plurala
Ni Hi, zu Berori
Gu Zuek Beroriek
2.1.2. Fonna indartuak Pertsona izenorciain hauek badituzte fonna indartuak ere. Izenordain indartu hauek direla eta, bi arazorekin egiten dugu topo: izenordain hauen forma, euskalki batetik bestera fonna desberdina baitute. Eta bigarren arazoa fonna hauen erabilpenari dagokiona da. Fonnari dagokionez, gutxienez honako hauen artean egin beharko aukera:
1. perts. 2. perts.
Singularra
Plurala
neu, nihaur nerau, (neroni) heu, hihaur, herori zeu, zuhaur, zerori
geu,guhaur gerok zeuek, zuihauk zerok
2.1.2.1. Izenordain indartuen erabilera Pertsona izenordainetan bi sail ditugula badakigu. Arazoa da ea zein den bien arteko bereizkuntza, edo noiz erabili behar den --edo erabil daitekeenbata eta noiz bestea. Ez dirudi arau estuegirik eman daitekeenik. Euskalkien arteko diferentzia ere nabaria da arlo honetan, Mendcbaleko euskaldunek joera handiagoa baitute Ekialdekoek baino fonna indartuak erabiltzeko. Dena den, saia gaitezen ahalik eta arau sinpleenak eta egokienak ematen.
Neu, zeu, geu sailari Altubekformas reproductivo-intensivas deitzen die. Altubek, hala ere, dio fonna indartuak galdegaiaren lekuan erabiltzen ditugula. Hona hemen zenbait adibide, erregela hori betetzen dutenak:
42
2. Izenordamak
(a) Zeuc daucazu erruba (Moguel,74) (b) Esta cee ecarri barberuric; Neu nas barberuric asco (Moguel,76) (c) Zeuc mancau dozu atso gaissua (Moguel, 79) (d) Azken buman, ez ninduten buIkatu, nerau sartu nintzen neure baitarik (Mitx.376) (e) Badira ere guraso diren irakasleak edo irakasle dicen gurasoak: nerau nauzu bat (Mitx. 230) (f) Ez nauk hola mintzo segurki, neroni Saratarra naizelakotz (Eliss. P.A., 39)
(40)
Adibide hauetan denetan izenordain indartuak galdegaiaren lekua betetzen duela dirudi. Hala ere, honek ez du esan nahi galdegaiaren lekuan beti fonna indartuak erabili behar ditugunik. Ez dirudi, adibidez, ezina denik goiko perpaus horien lekuan beste hauek jartzea: (41)
(a) Zuk daukazu errua (b) Ez da zer ekarri barberorik: Ni naiz barberorik asko (c) Badira ere guraso dicen irakasleak 000 irakasle dicen gurasoak: Ni nauzu
bat
Hain zuzen, hauxe izango litzateke, bestalde, Ekialdeko euskaldunen joera. Hala ere, Mendebalekoentzat lehen tankerako perpausak egokiagoak dira bigarren horiek baino. Eta horren arrazoia hau da: galdegai izateaz aparte, izenordain indartu horiek nolabaiteko kontrakotasuna edo, adierazten dutela dirudi. Esango bagenu bezala: (42)
(a) Zeuk daukazu errua eta ez beste inock (b) Zeuk mankatu duzu atso gaixoa eta ez bestek
Goiko perpausetan, berriz, bertan ageri da kontrakotasuna: (43)
(a) Ez ekarri besterik, neu naiz aski (b) Ez ninducn bestek bulkatu, nerau sartu nintzen
Hortaz, badirudi galdegai izatea ez dela aski; behar dela nolabaiteko kontrakotasuna ere izan, fonna indartua agertuko bada. Galdegai ez izan arren fonna indartuak erabiltzen ditugu zenbait esapidetan. Adibidez, ere, behintzat, behinik behin, eta antzeko elementuen aurretik doana ez da galdegaia izan ohi. Hala ere, testuinguru horietan sarri agertu ohi da fonna indartua. Adibidez:
43
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-[
(44)
(a) Obeto eguingo eenduban zeuc bere lo eguin baeendu (Moguel,69) (b) Igerri, bai, neronek ere igerriko nioke (Mitx.395) (e) 1929an euskaltzaletu nintzen (... ) neuk ere nola ez dakidala (Mitx. 370)
Hauetan ere, egia da, gorago aipatu dugun kontrakotasun hori dugula dirudi. Adibidez, perpaus horren zentzua honela ere eman genezake: (45) 1929an euskaltzaletu nintzen, nola izan zen bestek ez dakiela, eta neuk ere ez
Era berean, nik neuk, zuk zeuk, (edo zuk zerorrek) eta abarretan ere agertzen da forma indartua: (46) Ni neu, ez nintzateke istilu horretan sartuko
Itzuli honetan kasu marka bi izenordainek hartzen dute: (47)
(a) Nik neuk, ez nioke ezer esango (b) Niri neuri, bost axola
Esan beharrik ez da, bestalde, esapide hauek direla jatorrak eta oraintsu sartuak ditugun nik pertsonalki eta antzeko trakeskeriak baino askoz gomendagarriagoak. Forma hauek gizonak berak eta antzekoen parekoak direla esan daiteke. Alegia, honako bi perpaus hauek zeharo parekoak dirudite: (48)
(a) Nik neuk esango nioke (b) Haurrak berakesango lioke
Hauetan, dena dela nik neuk-en ondoren eten bat egiten da. Galdegai ez den seinale. Eten edo pausa hori egingo ez bagenu, galdegaia izango litzateke: (49) Gizona bera etorri zen
Gizonaz aritu beharrean lehen edo bigarren pertsonaz ari bagara, orduan gizona bera horri dagokion forma ez litzateke ni neu izango, neu edo nerau baizik: (50) Neu etorri nintzen
Baina hau, jakina, lehen ere aipatu dugun kasua litzateke. 44
2. Izenordatnak
Dena dela, gizona bera gabe, askotan bera bakarrik agertuko zaigu Mendebaleko euskalkietan. Baina bera hau neu, heu, zeu, geu izenordain indartuen parekoa litzateke. Hain zuzen, hirugarren pertsonakoa izango litzateke. Kontua da bata eta bestea baldintza beretsuetan agertuko direla. Adibidez: (51)
(a) Edumek badaki bera dela politena (b) Zuk badakizu zeu (zeron) zarela politena
Baina hemen ere, bai bera eta bai zeu, biak, dira galdegai. (Hala ere, hortik aparte, bera erabili ohi dugu hirugarren pertsonako izenordain gisa. Lehenago aipatua izan dena berriro aipatu beharrean erabili ohí dute mendebaleko euskaldunek. Orduan garbi dago ez dela egiazko forma indartua, forma erreproduktiboa baizik, Altubek esango lukeen bezala: (52) Eleizalde zenaren izen maiteak: baditu zenbait kutsu, berak ez baitzituen bere usteak (...) izkutuan gorde sekula (Mitx.219)
Hemen bera-ren ordez ez genuke neu edo zeu edo horrelakorik erabiliko. Baina, galdegai balitz bai). Ekialdeko euskalkietan izenordain indartu hauek badute beste balio bat ere. Alegia, berak egin du 000 nihaurk esan diot diotenean, berak eta berak bakarrik edo nik eta neuk bakarrik esango balute bezala da. Aipatu diren kasu hauetatik aparte, badirudi forma soilak erabil daitezkeela: (53) (a) Guazan laster icustera charri iIla, ta nic esango deutsudaz icenac (Moguel, 85) (b) Zuk esan dozuna eguija bada... (Moguel, 85) (e) Alan jazoten da nic ezagutu ditudan zure biarguintzacuacaz (Moguel, 51) (d) Alan esaten dcutsagu guc (Moguel,47)
Era berean, bokatiboan ez dago forma indartuentzako lekurik: (54)
(a) Zu, adiskide(a), zatoz hona (eta ez *Zeu adiskidea ...) (b) Hi, Joxe, zer moduz habil?
Perpausa ezezkoa denean ere, badirudi ez dagoela izenordain indartuak erabiltzeko joerarik (izenordain hori ere, behintzat eta horrelakoen laguntzan agertzen ez bada, gorago ikusi den bezala). 45
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I
(55)
(a) Ez zaitez nirekin haserratu (era ez *ez zaitez neroneldn haserratu) (b) Nik ez nuke horreIakorik esango (e) Ni ez naiz teknokraten aldekoa (Mitx.224) (d) Nik ez dut ezeren era inoren buruzagi izateko gogorik (Mitx. 375)
Era berean, ikus ondoko perpaus hauen arteko jokabide desberdina: (56) Ez dut nik ¡xiI eraziko; bere kontzientzian eraman behar duen harrak ixiIeraziko du (Mitx. 223)
Hemen kontrakotasun bat ageri da: ez nik, harrak baizik. Hala ere, lehenbiziko perpausa baiezka jarriz gero eta bigarrena ezezka, badimdi zilegi dela orduan izenordain indartuaz baliatzea: (57) Neuk isil eraziko dut, ez bece kontzientzian erarnan behar duen harrak
Dena den, perpaus horretan ere neuk galdegai da. Bestalde, zati-galderetan normala da izenordain indarturik ez agertzea, galdetzailea bera izan ohi baita galdegai. Horregatik, izenordaina, galdegai ezin izan daitekeenez, forma soilean agertuko zaigu, ez forma indartuan. Baina galderazko perpausa bai-ez erakoa dugunean forma indartua ager daiteke: (58)
(a) Zeuk egin duzu ala besten eman diozu egiteko? (b) BiIdur zen neronek esango ote nion
Oraino esanak laburtuz, hauxe esan genezake: A) Forma indartuak erabiltzen dira: 1. Galdegai direnean, baldin eta kontrakotasuna rnarkatu nahi bada: (59) Neronek esan nion (= neronek eta ez bestek)
2. Galdegai ez denean, honako bi kasu hauetan ager daiteke:
a) ere, behintzat, behinik behin eta antzekoekin doanean: